Aurtengoa egun berezi bat izan da guretzat. Aurten DB Sariak-en X. urteurrena izan da eta pasatako urteen ostean sari hauek jendez beteta ikustea berriro zoragarria izan. Pandemiak mundua gelditu zuen eta noski gu, hezkuntza eta STEAM-ak hezkuntzan ere bai. Ezin ginen gure lanak eta proiektuak aurrera ateratzeko bildu, ez eta aurkezteko ere.
Orain bizitza berera itzuli dela dirudienean, eskolak topera, proiektu berriak eta ikasle eta irakasleak lanerako prest eta irrikaz egon gera. Hau dena isladatzen dute aurkeztu diren 40 proiektu desberdinak.
Proiektu hauek denak, etorkizunera begira izan dira.Osasunean lagunduko diguten elikagaiak, behar bereziak dituzten pertsonei bizitza errestuko dietenak, natura eta munduari mesede egingo diotenak edo robotak erabiltzeko beste modu bat. Hauek, maiatzen 26an, ikusi ahal izan genuenaren adibide xume bat besterik ez dira.
Proiektuak garrantzitsuak dira guretzat noski, baina proiektuen atzean dagoen jendea da benetan balio duena. Parte hartu duten irakasleen erakusteko grina eta ikasleen proaktibitatea, bizitzari aurre egiteko modu desberdin batekin. Proiektuak ematen duten buruhauste eta lanaren gainetik ikasteko, aurrera egiteko eta etorkizunerako duten gogoa erakutsiz. Zorionak denei bihotz bihotzez eta mila esker.
Hau dena esanda, egun oso berezia prestatu genuen, babesle asko izan ditugu gurekin eta horrek sariak ere ekartzen ditu, ondo egindako lanaren sari materiala ere eskertzen da eta. Guk genuen guztia eman genuen eguna prestatzeko eta partaideek ala hartu zuten.