Normalkuntza

CIFP Don Bosco LHII-k euskararen erabilera lehenetsiko duen eredu eleanitzaren alde egiten du. Ahal den neurrian, langileen arteko komunikazioa euskaraz egingo da. Ikasleek aldiz, ikastetxearekin zein hizkuntzatan komunikatu nahi duten aukeratu ahal izango dute. CIFP Don Bosco LHII-k bere zerbitzu guztiak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko ditu. Gure ikasleen gaitasun komunikatiboak hiru hizkuntzetan (euskara, gaztelera, ingelesa) garatzeko konpromisoa hartzen dugu, D eredua eta ingelesezko ikasketak (eleaniztasuna) sustatuz.

 

Enpresekiko, administrazioekiko eta, oro har, gizartearekiko komunikazioa elebiduna izango da, horien guztien hizkuntza-aukera errespetatuz, gure aldetik euskararen erabilera lehenetsiz eta uneoro euskararekiko dugun konpromisoa erakutsiz. Hizkuntza politika garatzeko, Eusko Jaurlaritzak sustaturiko, Ulibarri programan parte hartzen dugu. Hau dela eta, ikastetxeko hizkuntza normalizaziorako 2022-2026 proiektua osatu dugu. 

 

Gure jardueren artean, ikasleei lantokiko prestakuntza eta DUALa euskaraz egiteko aukera ematen diegu. 10 urte daramatzagu erronka honekin.

Hizkuntzaren erabilera modu dinamiko eta naturalean erabiltzeko egiten diren ekintzak eta tresnak dbeuskaraz blogean argitaratuko dira, edonorren eskura egongo direlarik.