
Nazioartekotzea Don Bosco LHII LHIIren plan estrategikoaren ildo estrategikoetako bat da, eta, horregatik, lanean dihardugu ikasleek eta irakasleek nazioarteko dimentsioa har dezaten eta Europako erakundeek eremu horretan eskaintzen dituzten aukerez baliatu ahal izan daitezen.
Zentroak esperientzia handia du Leonardo da Vinci, Erasmus+ edota Poctefa bezalako proiektuen kudeaketan, 2003-2004 ikasturtean hasi baitzen hauek lantzen. Ordutik, ikasle eta irakasle askok prestakuntza-egonaldiak egin dituzte herrialde hauetan: Frantzian, Italian, Portugalen, Erresuma Batuan, Irlandan, Islandian, Polonian eta beste askotan.
Gure helburua ekitatea eta inklusioa sustatzea da, ingurune behartsuetatik datozen parte-hartzaileei sarbidea erraztuz. Era berean, jasangarritasunaren mesedetan lan egin eta hainbat ekintzatan digitalizazioa sustatu nahi dugu.
Don Boscoko Lanbide Heziketako ikaslea izanik, nazioartekotze zerbitzuak ondoko hauek eskaintzen dizkizu:
– LHko sailburu ordetzak eskainita zentroan bertan ematen diren ikastaroen bitartez hizkuntzetan aparteko formakuntza jasotzea
– Erasmus+ Programan parte hartzea Europako enpresa batean 3 hilabeteko praktikaldia egiteko.
– Beste herrialdeetako ikasleekin ikasle-trukea egitea.
Anima zaitez parte hartzera.
“Lortutako onurak eta emaitzak, inpaktuari buruzko hainbat azterlanek bermatuta, ikusgarriak dira, eta erakusten dute beste herrialde batean mugikortasun-esperientzia izateak gazteak laneratzen laguntzen duela, haien enplegagarritasuna areagotuz eta beren trebetasunak eta esperientzia hobetzeko aukera emanez, beren buruarekiko konfiantza sendotuz eta Europako herritartasunaren sentimendua eraikiz. Gainera, esperientzia horri esker, toleranteagoak dira, europarrago sentitzen dira eta bizitza aldakor eta globalizatu honetan dituzten arazoak konpontzeko gaitasuna izango dute, modu sortzaileagoan, irekiagoan eta malguagoan, kooperatiboagoan eta ekimen handiagoarekin. “
HEZKUNTZA, LANBIDE HEZIKETA ETA UNIBERTSITATEETAKO ESTATU-IDAZKARIA. HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROL MINISTERIOA