2024-2028 Proiektu estrategikoa
Gure xedea eta ikuspegia gauzatzeko ibilbide-orria da. 6 lerro estrategikok, 15 helburu estrategikok eta 51 jardun-lerrok osatzen dute. 2024ko urtarrilean hasi eta 2024ko ekainean amaitutako parte hartze prozesu baten emaitza da. Prozesuan parte hartu zuten ikastetxeko langile guztiek, eta Oarsoaldea eskualdeko eragileek: 4 udalek, Oarsoaldea Garapen Agentziak, Lanbidek, Tknikak, Eusko Jaurlaritzak, Adegik, CCOOk eta hainbat enpresek.