INFORMAZIOA eta ORIENTAZIOA

Charla Divulgativa

Informazio eta Orientazio Profesionaleko mintegiak, bere orientazio profesionaleko planaren barruan, heziketa-zikloetako ikasleei zuzendutako jarduerak antolatzen ditu, adibidez:

ORIENTAZIO-SAIOAK

Taldeka lanbide-orientazioko saioak antolatzen dira, ikasleak Don Boscon ikasketak amaitu ondoren dituzten aukera akademikoei (beste heziketa-ziklo batzuk, espezializazio-ikastaroak, urrutiko prestakuntza, unibertsitate-ikasketak, enplegurako prestakuntza, etab.) eta profesionalei (besteren eta norberaren konturakoak) buruz informatzeko eta orientatzeko. Era berean, aurreko gaiekin lotutako kontsulta pertsonalei erantzuteko norbanakako arreta  ematen  zaie.

t

INFORMAZIO ESPEZIFIKOA

Unibertsitateko ikasketak jarraitu nahi dituzten ikasleentzako informazio eta aholkularitza espezifikoa: EHUko tailer praktikoak, unibertsitate-azokak, ate irekien jardunaldiak, unibertsitaterako sarbidearen ebaluazioa, EHUn aurrez izena emateko eta matrikulatzeko prozesua, etab.

DIBULGAZIOZKO HITZALDIAK

Enplegagarritasuna hobetzen duten gaitasunei, langileak hautatzeko prozesuei, lan-merkatuaren egoerari eta abarri buruz, gaian adituak direnen laguntzarekin.