METODOLOGIA: Ikasteko eredu ezberdina


ETHAZI, Etekin Handiko Heziketa Zikloak

Ikaskuntza-eredu guztia ERRONKETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA KOLABORATIBOAREN inguruan antolatzen da, hori da elementu nagusia.
Egoera problematiko bat planteatzen da, hori erronka bihurtzen da, eta prozesu osoa emaitza bat lortu arte elementu hauetan antolatuta dago: ziklo bakoitzeko konpetentzia tekniko eta espezifikoetan, eta une honetan izaera estrategikoa duten zeharkako konpetentzietan, hala nola: autonomia ikaskuntzan, talde-lana, aparteko emaitzetarako orientazioa, etab.
Egoera problematikoak, kasu guztietan, taldetan konfiguratutako gela bati planteatzen zaizkio. Hor, lan-prozesuak aukera emango die ikasleei egoera erronka gisa bizitzeko eta, hortik, behar den ezagutza sortu behar dute, soluzio hoberenak proposa ditzaten.

Ikaslea da bere ikaskuntza prozesuaren arduradun. Erronketan oinarritutako ikaskuntzak agertoki bat eta une bat eskaintzen ditu, non ikasleek banaka eta taldean lanari ekiten dioten eta emaitza bat sortzen duten. Emaitza hori interpretatu egiten da, funtzionatu duena eta funtzionatu ez duena analizatzen da, eta erabakitzen da hurrengo erronkan zer egingo den desberdin, eboluziora bideratutako ebaluazioa lortzeko.
EZAUGARRIAK
- Intermodularitatea
- Zikloko irakasle talde autokudeatuak
- Eboluziora bideratutako ebaluazioa
- Ikaskuntza espazioen egokitzea


