XEDEA
Ikasleen garapen integrala da gure helburu nagusia. Elkarbizitzarako, eta gero eta aldakorrago den lan-mundurako prestakuntza, laguntza eta orientazioa eskaintzen dugu:
- Teknikoa, teknologikoa eta soziala.
- Eleanitza.
- Duala.
- Malgua. Ikasle profil ezberdinetara egokitua.
Gure xedea gauzatzeko, gizarte-eragile, enpresa eta ikastetxearen arteko lankidetza aktiboa sustatzen dugu.
IKUSPEGIA
Bikaintasuna da gure horizontea. Erreferentziazko ikastetxea izan nahi dugu etxean eta nazioartean:
- Ikasleak eta haien behar bereziak oinarri dituena.
- Hezkuntza-komunitatearen ongizatea lehenesten duena.
- Inklusiboa eta gizartearen aniztasunera egokitzen dena.
- Apaltasunez eta autokritikaz etengabe hobetu eta berritzen dena.
- Aukera parekidetasuna bermatu, eta Lanbide Heziketan genero-berdintasuna sustatzen duena.
- Teknologiaren aplikazio arduratsuan eredu dena.
- Euskalduna eta Euskararen biziberritzeari ekarpena egiten diona.
BALIOAK
Nolakoa da lan egiteko modua Don Boscon?
- Jasangarria: Ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren iraunkortasuna oinarrizko printzipioak dira gure egunerokoan.
- Berritzailea: Etengabe hobetzen dugu gizartearen aldaketetara egokitzen den kalitatezko irakaskuntza eskaintzeko.
- Pertsonen arteko harremanak oinarrian: Talde-lana sustatzen duten pertsonen arteko konfidantza, enpatia, elkartasuna eta errespetua ezinbestekoak dira hezkuntza-komunitatearen ongizatea bermatzeko.
- Inplikatua: motibazioz, hurbiltasunez eta ikuspuntu kritiko-konstruktiboz ekiten diogu lanari.
- Ekitatea eta aukera parekidetasuna helburu: Pertsona guztien gizarteratzea eta aukera-berdintasuna bilatzen dugu. Aniztasuna da gure aberastasuna.