FP DUALA
Zer da HEZIKETA DUALA?
Ikastetxeko prestakuntzaren eta enpresako ikastaldiaren arteko konbinazioak gazteak lan-merkatuan sartzeko bidea errazten du, eta onura handiak dakarzkie 3 aldeei.: enpresa, ikasleak eta ikastetxea.
Informazio gehiago ondorengo webguenan: https://www.fpeuskadidual.eus
LH DUALA AUKERATZEKO ARRAZOIAK ETA DON BOSCOk ESKEINTZEN DITUEN ERREZTASUNAK:
- Zentroak dokumentu guztiak izapidetzen ditu, enpresarentzako prestakuntza dualaren kudeaketa ahalik eta gehien erraztuz
- Prestakuntza dualaren garapenean egiaztatutako esperientzia, tokiko enpresen inplikazioarekin, bai ETEekin, bai enpresa handiekin.
- Malgutasuna egutegiak, ordutegiak eta planen amaiera diseinatzerakoan.
- Hautagaiak enpresaren eta ikastetxearen artean adosten dira.
- Ikasleek zikloko lehenengo mailako modulu guztiak gaindituta izan behar dituzte
- Ikasleek alta emanda egon behar dute LANBIDEn enplegu-eskatzaile gisa
- Ikasleek gutxieneko LGSa kobratzen dute eta Gizarte Segurantzan alta ematen zaie
- Enpresei laguntza zuzena ematea egoera guztietan, baita lan-aholkularitza.
- % 100eko hobaria Gizarte Segurantzan ( % 75ekoa 250 langile baino gehiago dituzten enpresentzat)
- LANBIDEko diru-laguntzen aukera (2.000 eurora arte kontratu bitartez egiten bada)
- Ikastetxea LANBIDEk homologatuta dago dualaren ondoren diruz lagundutako kontratuak (5.000 eta 9.000 euro bitartekoak) izapidetzeko: Lehen Aukera eta antzeko programak.
- Heziketa-ziklo guztiek eskaintzen dituzte plaza dualak ikasleentzat
- Dualen bidea irekiko da, ikasle batek eta enpresa batek aldez aurretik adosten badute
- Enpresen eskariaren arabera espezializazio programa bat egin daiteke dualaren sistema erabiliz, 3. urte batean
- Enpresetako belaunaldi-erreleboen bermea
- Ikasleen laneratze handia duala amaitzean ( % 100 inguru)
- LANBIDE HEZIKETA DUALAK ENPRESENTZAT DITUEN ABANTAILAK
- LANBIDE HEZIKETA DUALAK IKASLEENTZAT DITUEN ABANTAILAK
- LANBIDE HEZIKETA DUALAK IKASTETXEARENTZAT DITUEN ABANTAILAK
- Giza baliabideak gehitzeko aukera, kostuak murriztuz.
- Langile kualifikatuak egokitzeko, prestatzeko eta trebatzeko denbora laburtzen du
- Langileak ordezkatzeko estrategia eta plangintza ahalbidetzen du
- Ikasleek enpresaren balioak, kultura eta berezitasunak eskura ditzaten laguntzen du
- Enpresaren irudi positiboa. Gizarte-erantzukizuna
- Ikasle motibatuak, inplikatuak, enpresan parte hartzen dutenak
- Ikastetxeak dualerako ikasle hautagaien aurrehautaketa egiten du, enpresak hautaketa-prozesua egin aurretik
- Prestakuntza osoagoa lortzen du
- Zeharkako gaitasunak bereganatzen ditu lan-ingurune erreal batean
- Ikasteko eta lan egiteko motibazioa hobetzen du
- Lan-esperientzia zabala
- Laneratzeko aukerak handitzen ditu
- Konpentsazio ekonomikoa jasotzen du
- Ikastetxeak dokumentazio guztia egitea errazten du, bai kontraturako bai bekarako
- Ikastetxea LANBIDEk homologatuta dago dualaren ondoren diruz lagundutako kontratuak (5.000 eta 9.000 euro bitartekoak) izapidetzeko: Lehen Aukera eta antzeko programak
- Enpresetara hurbiltzea eta lankidetza sustatzea
- Irakasleek benetako lanari buruzko ezagutzak eskuratzen dituzte, irakaskuntza prozesuan aplikatzeko.
- Ikastetxearen prestakuntza-eskaintza eta prestigioa hobetzen ditu
- Enpresaren eta zentroaren arteko lankidetza handitzen da: ikerketa-proiektuak, berrikuntza, espezializazioak, nazioartekotzea, …
- Irakasleen prestakuntza eta enpresako langileen prestakuntza indartzen ditu
- Bien arteko ekipamenduak eta espazioak lagatzea.
PROGRAMAREN MODALITATEAK
- Lan-kontratu bidez. PRESTAKUNTZARAKO ETA IKASKUNTZARAKO LAN-KONTRATUA, Langileen Estatutuaren 11.2 artikuluan eta azaroaren 8ko 1529/2012 Errege Dekretua garatzeko kontratuaren prestakuntza-alderdiak arautzen dituen abenduaren 26ko ESS/2518/2013 Aginduan.
- Urtebeteko kontratua, ekainetik ekainera bitartekoa (1100 ordutik 1250 ordura bitarte enpresan, hitzarmenaren arabera)
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren ekainaren 2ko 83/2015 Dekretuak araututako prestakuntza-programetarako BEKEN bidez ikasleak konpentsatzeko.
- Enpresan gutxienez 800 orduko beka, ekainetik ekainera edo irailetik ekainera izan daitekelarik
INFORMAZIO GEHIAGO
Edo nahiago baduzu gurekin galdetegi hau betez jarri zaitezke harremanetan
DUALAren Ezaugarriak
KONTRATUA / BEKA