STEAM Hezkuntza

Employment

CIFP Don Bosco LHII ikastetxeak bat egiten du STEAM Euskadi estrategiarekin. STEAM hezkuntza ikastetxeko estrategiaren parte da, eta hainbat ekintzen bidez gauzatzen da. Hori guztia FP Don Bosco STEAM estrategian biltzen da.

Hauek dira helburuak:

  • Ikastetxeko ikasleen bokazio zientifiko-teknologikoa, sormena, berrikuntza eta ekintzailetasuna sustatzea.
  • Inguruko eskualdeetako ikasleen bokazio zientifiko-teknologikoa, sormena, berrikuntza eta ekintzailetasuna sustatzea, bereziki bigarren hezkuntzakoena.
  • Inguruko eskualdeetako ikastetxeekin STEAM sarea sortzea, bereziki bigarren hezkuntzakoekin.
  • STEM lanbideak sustatzea.

Beraz, FP Don Bosco STEAM estrategiak ikastetxe barnean eta kanpoan du eragina:

  • Ikastetxe-mailan:
  • Inguruneko ikastetxeekin:
    • Inguruko eskualdeko ikastetxeekin STEAM jarduerak burutzen dira ikastetxeko gela, tailer eta laborategietan. Bereziki, bigarren hezkuntzako ikastetxeei bideraturiko ekintzak izaten dira.
    • STEAMaldia antolatzen da. Hainbat ekitaldi eta jarduera biltzen dituen programa da. Apirila eta maiatza bitartean burutzen da. Ekitaldi azpimarragarri eta arrakastatsuena db Sariak da.

2020. urtean, I. STEAM Euskadi sarietan, eskuratu zuen ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak igortzen duen % 100 STEAM Euskadi ekimena zigilua.