google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI

LAN-GAITASUNEN EGIAZTAPENA

Start

NORENTZAT DA?

Lan-eremu jakin batean lan-esperientzia edota prestakuntza ez-formala duten eta ofizialki egiaztatu nahi duten pertsonentzat pentsatua. Helburua  gaitasun-unitateak,  profesionaltasun-ziurtagiriak lortzea edo Lanbide Heziketako tituluak lortzeko aukera izatea da.

ZEIN BALDINTZA BETE BEHAR DIRA PARTE HARTZEKO?

  • 18 urte izatea (I mailakoa) edota 20 urte (II eta III mailakoak)
  • Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko hiritarra izatea edo bizileku-baimena edukitzea
  • Euskadin erroldatuta egotea. Baita ere Euskadin egoitza soziala edo lan zentruren bat duen  enpresa batean lan egitea
  • Egiaztatu beharreko gaitasunekin lotutako aurretiko lan-esperientzia edota prestakuntza ez-formala egiaztatzea
  • Azken 15 urteetan gutxienez 3 urteko lan-esperientzia izatea (gutxienez 2.000 ordu) II eta III mailetarako. 2 urteko gutxienezko lan-esperientzia (gutxienez 1.200 ordu) I. mailan.
  • Prestakuntza ez-formala: II eta II mailetarako, gutxienez 300 ordu azken 10 urteetan. I mailan, gutxienez 200 ordu.

DEIALDI HONEK ZEIN BERRIKUNTZA DAKARTZA?

  • Deialdi irekia da. 2021eko abenduaren 10an ireki eta 2022ko abenduaren 31ra arte egongo da zabalik, eta edozein unetan eman ahal izango da izena epe horren barruan.
  • Lanbide Heziketako espezialitate guztietarako prozedura ireki da (erdi-mailako/goi-mailako tituluak eta profesionaltasun-ziurtagiriak).
  • Ez dago tasarik, hau da, fase guztiak (izen-ematea, aholkularitza eta ebaluazioa) doakoak dira.
  • Ohiko dokumentazioaz gain, lanbide- eta prestakuntza-historia aurkeztu behar da onarpenaren aurretik.

ZER EGIN BEHAR DA IZENA EMATEKO?

Izen-ematea Euskadiko Lanbide Heziketako edozein ikastetxetan egin daiteke (97 ikastetxe guztira). Don Boscon, idazkaritzako jendaurreko ordutegia hau da:

  • Astelehenetik ostegunera (9:00 – 13:00 eta 16:00 – 19:00)
  • Ostirala (9:00 – 12:30)

Telefonoa:  943 510 450

ZER DOKUMENTAZIO AURKEZTU BEHAR DA?

  • Aurrez izena emateko eskaera: idazkaritzan bertan edo IVAC-EEIren orrialdetik deskargatuta.
  • NANaren, AIZren,  bizileku-baimenaren edo pasaportearen fotokopia
  • Lanbide eta prestakuntza historia, IVAC-EEIren orrialdetik deskarga daitekeena.
  • Lan-esperientzia egiaztatzea, honako hauen bidez:
    • Lan-bizitza (eguneratua).
    • Enpresa-ziurtagiria
    • Langilearen beraren zinpeko aitorpena (enpresaren ziurtagiria lortzerik ez badago)
    • Norberaren konturako langileen ziurtagiria (langileak berak betetzen du).
      Ziurtagiri eta zinpeko aitorpenen ereduak IVAC-EEIren orritik deskarga daitezke (Beherago)
    • Prestakuntza ez-formala egiaztatzea,, egindako ikastaroen ziurtagiriekin (gutxienez 10 ordu/ikastaro bakoitza).

    Don Boscoko prozedurari buruzko informazioa eta orientazioa

    Don Boscok gaitasun profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurari buruzko informazio- eta orientazio-zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen du, honako hauetarako:

    • Prozeduraren faseen funtzionamendua azaltzea
    • Interesdunaren lanbide-esperientziarako titulaziorik egokiena identifikatzea
    • Interesdunaren lanbide-esperientzia prozeduran identifikatutako lanpostuekin lotzea
    • Onarpenerako hasierako dokumentazioa betetzen laguntzea
    • Prozedurari buruzko beste edozein zalantza argitzea
    • Jarraipena prozesuan zehar

    Banakako hitzordu personal bat egin nahi baduzu edo edozein zalantza argitu nahi baduzu: 

    TELEFONOA:  943 510 450

    IDAZKARITZA: secretaria@donbosco.eus

    ORIENTAZIO PROFESIONALA: lan-orientazioa@donbosco.eus

    IKASKUNTZAKO BITARTEKARITZA ikasoarsoaldea@ikaslangipuzkoa.eus

    Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu beheko irudian:

    IVAC -EEI
    google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI