ENPRESEKIN BERRITZEN

Innovando

TKGUNE-DON BOSCO

 

Don Boscok uste du enpresekiko harremana oso garrantzitsua dela guztiontzat. Alde batetik, inguratzen gaituen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko balio digu, gure inguruko enpresek dituzten beharrak ezagutzeko, gure ikasleak premia horietara egokitu ahal izateko.

Helburua enpresekin lankidetza-proiektuak garatzea da, irakasleen eguneratze zientifiko-teknologikoaren beharrei erantzuteko, berrikuntza sustatuz bai enpresa txiki eta ertainetan, bai LHko ikastetxeetan.

Egungo testuinguru ekonomikoan, berrikuntza bultzatzea funtsezkoa da enpresa baten lehiakortasuna bermatzeko. TKGUNEk, bere eskaintza espezializatuaren bidez, produktuak eta prozesuak hobetzeko eta, horrela, balio erantsi handiagoaren bidez merkatu berrietan sartzeko aukera ematen du.

 

TKGUNE IONIQ
LURAUTO TKGUNE