AURKEZPENA
60 urte baino gehiagoko historia duen Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu publikoa gara. Nagusiki, Gipuzkoako Oarsoaldea eskualdeari ematen diogu zerbitzua.
Hasierako, erdi- eta goi-mailako heziketa zikloen eskaintza oparoa egiten dugu, baita hainbat espezializazio ikastarorena ere. Langile eta langabetuei eskainitako enplegurako prestakuntza zabala egiten dugu.
Gure helburu nagusia gure ikasleen garapen integrala da. Bizitza osoan zehar bidelagun izango duten ikastetxea gara!
Etengabe berritzea gure bokazioaren parte da, eta hezkuntza-eragile eta enpresengandik gertu egotea gure egitearen funtsa.

