NAZIOARTEKO PROIEKTUAK
Berrikuntzaren arloan, Don Bosco LHII Erasmus+ KA2 nazioz gaindiko elkarte estrategikoen proiektuetan parte hartzen ari da 2014-2015 ikasturtetik.
Proiektu horiek hezkuntza-erakundeen, berrikuntza-zentroen edo enpresen artean gauzatzen dira.
Helburua praktika berritzaileak garatzea eta transferitzea da, bai eta lankidetza, berdinen arteko ikaskuntza eta Europa mailako esperientzien trukea sustatzea ere hezkuntzaren, prestakuntzaren eta gazteriaren eremuetan.
Hauek dira Don Bosco LHII garatzen ari den berrikuntza-arloak:
Automatizazioa, robotika, automozioa, energia, fabrikazio gehigarria, 4.0 industria, elektronika, kimika, 3D inprimaketa, drogak, elikagai funtzionalak, osasuna eta biozientziak.
Hauek dira ikastetxeko sailek parte hartu duten KA2 proiektuak:
2025 –
DIGITEX proiektuak Lanbide Heziketa modernizatzea du helburu, punta-puntako teknologiak irakaskuntzan integratuz, hala nola Adimen Artifiziala, IoT-a, robotika, 3D inprimaketa eta konputazio kuantikoa. Proiektuaren xede nagusia ikasle eta irakasleen gaitasun digitalak hobetzea eta hezkuntzaren eta industriaren arteko lotura sendotzea da. Horretarako, e-learning plataforma interaktibo bat eta ikasgelan erabiltzeko erakusgarri praktikoak (demonstratzaileak) garatuko dira. Europako 7 herrialdetako 9 bazkidek osatutako partzuergo honek irakaskuntza aplikatua eta inklusiboa bermatuko du, Lanbide Heziketa merkatuaren beharretara egokituz.
2025 –
Proiektu honen helburu nagusia elikadura ohitura osasungarriak sustatzea da, Euskal Herriko, Herbehereetako eta Errumaniako ikasleen ongizate mentala hobetzeko. Ikasleei ezagutza eta trebetasunak ematea dugu helburu, osasun mentala hobetzen duten elikagaien aukeraketa informatuak egiteko, herrialde bakoitzeko sukaldaritza-tradizioak ospatzearekin batera.
2023-2025
ETHAZI eredua Euskadin sorturako Lanbide Herziketa eta Prestakuntzen (VET) ikuspegi berritzailea da, 2013-14 ikasturtean esperientzia pilotu gisa abiatua.
Proiektu honern helburu zehatza Espainian eta Italian elikagaien industriaren arloan Lanbide Heziketari eta Prestakuntzari ikuspegi berritzaile bat eskaintzea da, ETHAZI eredua erebiliz. Eredu honek ikaskuntza aktiboan, ekintzailetzan eta elikadura-merkatuaren behar eta industria-arauetara egokitutako praktika-gaitasunetan oinarritzen da.




