KALITATEA

Calidad

CIFP DON BOSCO LHII ikastetxeak kalitatea bere politikaren eta estrategiaren oinarritzat definitu du. Konpromiso honek ikastetxea osatzen duten pertsona guztiei eragiten die. Pertsona hauek guztiak, aldi berean, euren jarduera guztietan etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa hartu dute.

Hori lortzeko, Zuzendaritzak, langile guztiek Kalitatearen Kudeaketa Sistema Integratuari buruzko beharrezko formazioa eskura dezaten, erraztasunak ematen ditu.

Ikastetxearen oinarrizko helburua sistemak eskatzen dituen baldintzak betetzea eta beronen eragingarritasuna etengabe hobetzea da. Halaber, ezarritako helburu guztiak betetzeko eta bere interes taldeen igurikapen eta beharrei modu egoki eta azkar batez erantzuteko eginahal guztiak egiten ditu, inguruarekiko errespetuaz eta pertsonentzako era seguruan bere eragite arloan.

Gainera, Ikastetxeak indar berezia jartzen du euskararekin eta ingurumenarekin loturiko gai guztietan, hauen garapen eta ezarpenera bideraturiko ekimenetan parte hartuz.

Kudeaketa Sistema Integratuaren funtzionamendu egokia ziurtatzeko, ikastetxeak, kalitateko UNE-EN ISO 9001, ingurugiroko UNE-EN-ISO 14001 eta Ekoscan eta prebentzioko ISO 45001 arauak hartzen ditu erreferentzi modura.

Aenor
IQNET
Q2007
Ekoscan Errenteria
Ekoscan Tolosa