Aurten Euskelec jaialdiaren IX. edizioa ospatu da Gateizen. Parte-hartzaile guztiek Cockpit bera sortu behar izan duten lehen urtea izan da, eta nukleo horretatik abiatuta gainerako txasisa sortu behar izan dute, araudi oso espezifiko baten barruan. Iaz sortu genuen diseinutik abiatu gara, eta ideia eta hobekuntza berriak ezarri ditugu iazko prototipoarekin alderatuta. Aurten CMA Formation Bayonne eskolarekin elkarlanean aritu gara, eta karbono zuntzezko eserlekua eta karrozeria diseinatu dituzte. Don Boscoko ikasleek txasisa, mekanika eta alderdi elektrikoa landu dituzte.
Ekitaldiaren lehen egunean aldaketa batzuk egin behar izan genituen egiaztapenak egiteko. Eta lasterketa eguna oso maldan gora jarri zen esekiduraren zati bat hautsi zenean sailkapenetan. Hala eta guztiz ere, ikasleak gai izan ziren karreraren aurretik konpontzeko eta karrera amaierako merezimenduzko postu bat lortzeko. Gainera, aurten Don Boscok Zibersegurtasun saria irabazi du kontrolatzailearen ahultasunei buruzko ikerketa bat egiteagatik.
Zorionak!!!