google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI

dbSarien XIII. edizioak inoiz baino ikastetxe gehiago eta talentu handia bildu ditu Don Boscon

Joan den ekainaren 5ean, Don Bosco LHIIko instalazioak berrikuntzaren, sormenaren eta gazteen talentuaren erakustoki bilakatu ziren dbSarien XIII. edizioan. Aurten, gainera, mugarri historiko bat lortu dugu, inoiz baino ikastetxe gehiagok egin baitute bat gurekin. Goizean goizetik giro bikaina eta ilusioa nagusitu ziren gurean, eta ikasleek hilabeteetan zehar landutako proiektu berritzaileak defendatu zituzten epaimahaiaren aurrean, etorkizuneko profesionalen harrobia indartsu datorrela argi utziz. XIII. edizio honen arrakasta handia ez litzateke posible izango gure deialdiari erantzun zioten ikastetxe guztien babesik gabe, eta ohore handia izan da guretzat Easo Politeknikoa, Armeria Eskola, Koldo Mitxelena institutua, Cristobal Gamon ikastetxea, Zurriola ikastola, Orereta ikastola, Leizaran BHI, Fundación Adsis, La Anunciata, Herrikide ikastola eta Orioko Herri ikastola gurean izatea. Hainbat eskualdetako ehunka ikasle eta irakasle elkartzeak erakusten du gure hezkuntza-komunitatea bizi-bizi dagoela eta elkarlanerako prest. Epaimahaiak zaila izan zuen irabazleak aukeratzeko, aurkeztutako lanen maila teknikoa eta originaltasuna bikainak izan baitziren arlo guztietan, eta sari banaketa ekitaldia amaiera borobila izan zen parte-hartzaile guztien ahalegina eskertzeko. Don Bosco LHIIko lantalde osoaren izenean, mila esker etorri zineten ikasle, tutore eta laguntzaile guztioi, zuen gogoak egiten baititu dbSariak handi. Zorionak denei eta jarrai dezagun elkarrekin berritzen eta ikasten!

 

google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI