google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI

Aurten, Kimika departamentuko ikasleek berritasun garrantzitsua izan dute: sektoreko arlo emergenteetan oinarritutako hiru hautazko berri garatu eta landu ditugu, teknologia eta ezagutza estrategikoekin lan eginez.

🔹 “Botika berriak”: medikuntza pertsonalizatua (3D inprimaketaz botikadun gominolak) eta terapia aurreratuak (kromoproteinen bioekoizpena eta purifikazioa).
🔹 “Kimika Berdea”: ikastetxeko baratzean Zero Kutsadura helburua ardatz, lurzorua-ura-airea aztertu eta bioerremediazio irtenbideak proposatu eta martxan jarri (algak eta onddoak barne).
🔹 “Paperetik biomaterial berrietara”: zelulosa eta kolageno bidez biomaterialak sortu, eta printzipio aktiboekin funtzionalizatutako film/partxe sanitarioak garatu.

Ikaskuntza praktikoa, erronka errealak eta etorkizuneko profil profesionalak lantzeko bidea.

 

google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI