Compartir...

Elektronika eta Telekomunikazio saila Tknikak Gasteizko Europa Jauregian antolatutako Dissemination Day 2023 ekitaldian izan da.

KA2 AI4Females proiektuan egindako lana azaldu dugu bertan. Duela urte bat eta hiru hilabete hasi zen proiektua, gaur egun aurreratuta dago eta bere helburu nagusia emakumeen artean STEAM eremua sustatzea da. Dissemination Day saioan, orain arte lortutako emaitzak aurkeztu ditugu, baita proiektuaren esparruan egin ditugun jarduerak ere. Beste ikastetxeen KA2 proiektuak ezagutu eta esperientziak trukatzeko aukera ere izan genuen.

KA2 AI4Females proiektuaren esparruan egin ditugun jardueren artean, aipatzekoak dira adimen artifiziala eta STEAM esparruan emakumeen lana ezagutarazteko ekitaldiak.

Gaur egun, IoT eta IA batuko dituen 3 erakusleekin ari gara lanean. Betiere emakumeei zuzendutako ikuspegiarekin.

Informazio gehiago proiektuaren webgunean: https://ai4females.eu


Compartir...