Compartir...

Ziklomotorreko eta kotxeko gidabaimena ateratzeko materiala euskaraz sortu da eta ikasleek eskuliburuak eta online ikasteko euskarriak izango dituzte eskura.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Autoeskolen Federakuntzak 2023ko azaroaren 22an aurkeztu dute gidabaimenak euskaraz atera ahal izateko materiala. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak eta Euskadiko Autoeskolen Federazioko lehendakariorde Pedro Dávilak aurkeztu dute Gasteizko Europa jauregian egin zen ekitaldian. Gaur egun ziklomotor eta kotxeetarako gidabaimenak euskaraz atera daitezke eta gainera autobus eta kamioietarako gidabaimena euskaraz ateratzeko materiala laster egongo da prest. Horrela 15 urtetik gorako ikasleek gidabaimenak euskaraz eskuratzeko aukera izango dute.

Donboscoko irakasleak ere bertan egon dira aurkezpen horretan eta etorkizunean emango diren pausuetan laguntzeko prest aurkeztu dira.


Compartir...