Compartir...

Euriak eta hotza izan arren, betetatko kartela zintzilikatu zen (124 automobil klasiko) ibilaldian, eta aurreikusitakoaren arabera inolako gorabeherarik gabe igaro zen. Antolatzaileek oso balantze positiboa egin zuten jardunaldiaren amaieran.

Igor Amado eta Kukul Déniz, H klaseko irabazleak (80. hamarkadakoa) izan ziren sailkapen nagusiko lehen sailkatuak 1988ko Ford Fiesta 1.4s-ekin.
Urtero bezala, giroa zoragarria izan zen eta, nola ez, 305 lagunentzako bazkari eder batekin amaitu zen Azpeitiko Kiruri jatetxean. Ohikoenak errepikatu ahal izateaz pozik eta berriak, giroarekin eta antolaketarekin txundituta.

Jardunaldian Ander Soliño eta Iñaki Gonzalez gogoratu eta omendu zituzten, joan den abenduan trafiko istripu batean hil ziren bi ikasle ohiak. Kartel ofizialean bi gazteen izena duen krespoi beltz bat agertzen da eta, gainera, plaza fisikoa eta Anderrek bere Ford Orionekin parte hartu zuen zenbakia (129) erreserbatu dira. Plazaren espazioan oroigarrizko stand txiki bat jarri da, plaka, argazki, bolante eta oroimenezko ibilbide-liburu batekin. Era berean, sari-ekitaldiaren hasieran gogoratu eta bi gazteei eskaini zitzaien edizioa. Zeharkaldiaren antolatzaileek Rafa Esparzari ere eskaini nahi izan zioten edizioa. Iaz hil zen RACVNko langilea, eta Don Bosco ibilaldiarekin kolaboratzen zuen.

 


Compartir...