20023-24 ikasturtea hasi da, eta zifrak errekorrak badira ere, espezializazio-ziklo eta -ikastaroetarako matrikulak urriaren 13ra arte daude zabalik. Zer esan nahi du horrek? Espezializazio-ziklo eta -ikastaroren batean hutsuneak geratzen direla azken orduko bajen edo matrikula-aldaketen ondorioz; beraz, ikasten jarraitu nahi baduzu, orain da unea.
Gainera, laster araudia aldatuko dute espezializazio-ikastaroetara sartu ahal izateko, eta aukerak edo sarrera-baremoak zabalduko dituzte. Gaiari buruzko ezagutza edo esperientzia egiazta dezakeen jendea ere ikastaroan sartu ahal izango da, aldez aurreko titulurik izan gabe.
Deitu zentrora eta etorri izena ematera.