Datorren ikasturtean ziko berri bat eskeiniko dugu Don Bosco Errenterian. Mugikortasun seguru eta jasangarrirako prestakuntzako goi-mailako teknikaria. EAEn eskaintzen den lehen aldia izango da, probintzia bakoitzeko bat, eta Hezkuntza Sailak Gipuzkoan eskainiko duen zentro gisa aukeratu gaitu. Badakigu autoeskolak oso interesatuta daudela ziklo hau aurrera atera dadin, arazoak baitituzte langileak aurkitzeko, eta goi-mailako ziklo hori egiten duten ikasleak autoeskolako irakasleak izan daitezke, besteak beste.
Erronka berri eta motibantea Don Boscorentzat; izan ere, orain arte eskaintzen genituen zikloak industria-sektoreetakoak ziren, eta zerbitzu gizarte eta kultura zerbitzuak dagokien ziklo berri honekin zerbitzuen sektoreari irekitzen diogu eskaintza.