Compartir...

Ikasleekin aberasgarria izango den esperientzi bat bizitzeko prest zaudete? Beraiengan izpiritu sortzaile eta berritzailea sustatu nahi duzue giro paregabean goiz bat pasatuz?

Zuen ikastetxeetan proiektu interesgarriak lantzen zabiltzatela ziur gaude, beraz, zatozte hoiek aurkeztera aurtengo dbSariak ekimenaren X. ediziora!!

2023ko Maiatzaren 26, ostirala, izango da ekimen honekin gozatzeko data. Goizez ospatuko dugu Errenteriako Don Bosco ikastetxean. Izen-emate epea maiatzaren hasieran irekiko da eta izango duzue gure berri, bitartean jarrai ezazue aipatutako proiektuak ilusioz gauzatzen.

 

@dbSariak, bigarren hezkuntza eta lanbide heziketako ikasleengan STEAM arloak sustatzeko ekimena da. www.dbsariak.eus web gunean duzue informazio guztia. Bertan ikusi dezakezuen bezala, zenbait leihaketetan parte-hartzeko aukera duzue:

  • proiektON: proiektu zientifiko-teknologikoen lehiaketa (dbh, batxiler, lanbide heziketa eta edozein pertsona ekintzailerentzat).

  • dbBots: robot lasterkarien lehiaketa (dbh, batxilergoa eta lanbide heziketako ikasleentzat).

  • droneBosco: drone hegalarien lehiaketa (edonork parte har dezake).

  • ekintzaileDB: proiektON lehiketako proiektu ekintzaileenak sarituko dira.

 

Etorri eta parte hartu!!!!


Compartir...