Compartir...

Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziak (AECID) Vicente Ferrer Garapenerako Hezkuntzaren Sari Nazionala eman du Madrilen duen egoitzan. Hamar ikastetxe saritu dituzte hamahirugarren edizio honetan, eta horien artean zegoen Don Bosco, “SilverBots proiektuarekin. Elektronika saileko STEAM hezkuntza-esperientzia solidarioa eta belaunaldi artekoa”.
Aurten saritutako proiektuek honako hauek hartzen dituzte kontutan: biztanleria migratzailearen bizikidetza eta gizarteratzea; berrikuntza gizarte-zerbitzuetan aplikatzea.
Vicente Ferrer lankide espainiarraren izena daramaten sari horien helburua da hezkuntza-esperientziak, proiektuak edo proposamen pedagogikoak aitortzea, sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko, espiritu kritikoa garatzeko eta ikasleek modu aktiboan parte har dezaten Agenda 2030eko balioekin konprometitutako herritartasun globala lortzeko.

Zorionak ELEKTRONIKA!!!


Compartir...