Compartir...

‘The Future Game. Bihar zer?’ ekimenaren barruan, Don Boscoko ikasleek (Balioak 4.0 proiektuaren barruan) beraien etorkizuna irudikatzeko aukera izan dute.
Euskal Herriko 18 eta 35 urte arteko 13.000 gaztek baino gehiagok hartu dute parte inkestan, Euskal gazteek etorkizuna irudikatu dute ‘The Future Game. Bihar zer?’ inkestan. Honez gain, esperientzia gamifikatu bat ere jarri da martxan, ‘2050 Esperientzia’ deiturikoa. Ehun bat gaztek (tartean Telekomunikazio zikloko 6 ikasle) inpaktuko proiektuak egin dituzte, eta konponbideak irudikatzeko eta prototipoak garatzeko datozen joerak irakurtzen ikasi dute.
Ekimen hau, DOT kooperatibak, Badalab proiektuak, EITBek eta BBK Kuna: GJHen Etxeak sustatua da.Lankidetza prozesu bat izan da, gazteak aktibatzea ardatz duena, eta erakundeentzat berebiziko garrantzia duena, lankidetzan eta ikuspegi partekatuan lan egiteko konpromisoa baitute gizarte gisa ditugun erronkei aurre egiteko.
Otsailak 9 honetan, Inkestaren emaitzak eta sareko esperientzia gamifikatuaren ondorioak aurkeztu zituzten Bilboko BBKren egoitza nagusian, gure ikasleak presente zirelarik. Ikuspegi desberdinetako prentsan oihartzun handia izan du egitasmo honek.


Compartir...