Compartir...

Abenduak 16 an, Karrozeriako bigarren mailako ikasleak Lehen Sorospenak hitzaldia izan dute. Gustora eta adi adi egon dira Pablok emandako azalpenak entzuten.
Pablo Jimenez, Analisi eta kontroleko ikaslea da gure ikastetxean, bigarren mailan ari da. Ikasketekin batera bere benetako bokazioa den lana uztartzen du, Soroslea da Zurriolako hondartzan eta hori gutxi balitz Itsas Salbamenduan ere dihardu.
Sorosleak bere zereginen berri eman du, batik bat prebentzio lanetan aritzen direla hondartzan eta kasu batzuetan horrek funtzionatzen ez duelarik, salbamendu lanak ere egiten dituztela adierazi du.
Anekdota asko kontatu ditu gazteak, batzuk amaiera ona izan dutela pozik kontatu du eta aldiz beste batzuk, zoritxarrez, amaiera tristea izan dutela. Bere zeregina pasioz eta dedikazioz egiten duela jabetu dira ikasleak.

Eskerrik asko Pablo, plazer bat izan da zure lana ezagutzea!


Compartir...