Compartir...

Aurreko astean, TKgune zentroen sareko irakasle talde batek, CIFP Don Bosco LHII barne, AIRinVET proiektuko prestakuntza ikastaroan parte hartu du Holandako eta Alemaniako beste zentro batzuekin batera. Ikastaro hau Tknika, BHH, Katapult eta Hanse-Parlament-ek eman dute Berufliche Hochschule Hamburg-eko instalazioetan. Aste aberasgarria izan da, eta bertan lanbide heziketaren eta enpresen arteko lankidetza eredu europarrak ezagutzeko aukera izan da. ZAL aeronautika aplikatuko ikerketa zentroa eta BS04 lanbide heziketako zentroa ere bisitatu ziren, eta berrikuntza aplikatuaren adibideak ikusi ziren. Eskerrak eman nahi dizkiegu guztioi harrera eta elkarlanagatik. Benetako plazer bat izan da esperientzia honen parte izatea.


Compartir...