Otsailak 2an, berriz ere odol emanaldi bat antolatu genuen eskolako ikasle eta langileentzat. Esan beharra dago ikasleen erantzuna beti bezala zoragarria izan dela, eta oraingoan Gipuzkoako Odol Emaileekin batera antolatu da ikastetxeko Space smart-ean, kiroldegian tenperatura txikiagoa delako eta areto horretan berogailua dagoelako. Une batzuetan ikasle eta irakasle asko bildu dira, eta ilara txikiak sortu badira ere, guztiek eman ahal izan dute Bizitza beste batzuentzat.
Eskerrik asko!!!