Duela egun batzuk, ziklo berriko Mugikortasun seguru eta jasangarriko ikasleek bisita bikoitza egiteko aukera izan zuten. Alde batetik, “LANDER simulations” enpresara joan ziren, eta, bestetik, Kalapie elkartera.
Lander enpresan, gidatzeko simulagailuen fabrikazioan munduko liderrak, Showroom-a ikusteko aukera izan zuten, non auto, moto, kamioi edo tren simulagailuak zeuden, zalantzarik gabe ikaskuntza errazten duten tresnak.
Azkenik, Kalapieren bulegora joan ziren, eta bertatik bertara ezagutu zituzten mugikortasun jasangarriaren sustapenari dagokionez egiten ari diren lana eta ekitaldiak.