Compartir...

Javier Marqués ek esan moduan, elkartearen lorpen handiena, konpentsazio funtsaren lege Lanbide Gaixotasunen garrantziaz jabetzeko, bi adituk hitzaldia eman dute Don Bosco ikastetxean. Konkretuki Amianoaren biktimen elkartetik, ASVIAMIE -tik gerturatu dira. Bertako lehendakari da Javier Marqués  eta elkarteko kidea eta kaltetatua Jesus Uzkudun.

Oso garrantzitsua den gai bati heldurik, Javier Marqués eta Jesus Uzkudunek kontatu dute langileak esku hartu behar duela bere osasuna babesteko, lehen mailako premia dela eta benetan horretaz jabetzea dela gakoa.

Amiantoa, asbesto bezala ere ezaguna, fibrozementuaren osagaietako bat da, beste hainbatena den moduan ere. Airean zabaldu daitekeen zuntz mikoskopikoek osatzen duten materialek arnasketa arriskua areagotu dezakete denboran zehar.

Asviemie elkartea, amiantoaren biktima eta beraien senideek osatzen dute, haien helburua, biktimei laguntza soziala eta psikologikoa, zein laguntza eta aholkuraitza ematea da. Baina garrantzitsuenak, kaltetuen interesak defendatu eta sustatzea da.

onarpena izan da.

Jesus Uzkudunek aldiz azpimarratu nahi izan du, gero eta biktimen kopuru gehiago azaltzen ari direla eta kasu horiek aztertzeaz eta salatzeaz jardun da.

Bide batez, Amiantoaren biktima izan zen langile baten historia kontatzen duen dokumental bat jarri zuten, Hauts izenburua duena.

Otsanda Tolosa, CAF eko langile baten alaba, bere harreman guztiak lantegi horren ingurukoak izan ziren jaiotzetik. Urteekin, bere aita asbestosiaz gaixotzen joan zela ikusi zuen, amiantoa mineral kantzerigenoaren hautsak sortutako gaixotasuna da. Istorio honetan, Otsandak bere aitaren gaixotasunaren bilakaera kontatzen du, batez ere klinikoki eta sentimentalki . Judizialki, amiantoaren biktimaren alaba moduan bizitutakoa adierazten da dokumentalean.

Ikasleak arreta handiz entzun zuten hitzaldia, baita dokumentala ikusi ere. Amaieran,   galderak egitera  ere animatu ziren.

Eskerrik asko bikote!!


Compartir...