Duela gutxi LHenpresa Jardunaldiak egin dira Kursaalen, eta Euskadiko ikastetxeez gain, Estatu osoko ikastetxe asko ere bertaratu dira. Donostiara egindako bisita aprobetxatuz, hilaren 26an, arratsaldean, estatuko ikastetxe batzuetako irakasleak edo zuzendaritzako langileak etorri ziren. Besteak beste, Denia, Girona, Alcoy, Kantabria , Mallorcako edo Kanarietako bisitariak izan genituen.
Kimika, elektronika eta automozioko familietan espezializatutako zentroak ziren, eta sail horietako instalazio berriak ikusteko aprobetxatu genituen.
Guretzat plazer bat da da beste komunitate batzuetako lankideen bisita jasotzea eta esperientzia ezberdinak partekatu ahal izatea eta etorkizuneko proiektuetarako loturak batu ahal izatea.