Compartir...

Azken egunotan, EuskoSkillak ospatu dira Ficoban. Don Boscok 7 diziplina edo espezialitatetan parte hartu duen eta 6 domina lortu ditugun lanbide-heziketako olinpiadak!! Emaitza ezin hobea.

Don Bosco, gainera, 2 espezialitateren antolatzailea zen, elektronikakoak eta analisi-laborategiko espezialitate berri bat. Pentsa daitekeen bezala, aparteko ahalegina da hori departamentu horietako irakasleentzat.

Aurten urrezko 2 domina lortu ditugu: Xabier Lizeaga eta Andoni Insausti, Mekatronika sailekoak, Robotika kolaboratiboko espezialitatean, eta Mikel Legarra, Automozioko ikaslea, Karrozeriako espezialitatean.

Zilarrezko beste bi domina, bata elektronikan Ander Estebanekin eta bestea soldaduran Ugaitz Iriarterekin.

Eta azkenik brontzezko bi domina, bata Blanca Puertok lortutako analisi-laborategian eta bestea Aimar Postigok lortutakoa.

Logikoa denez, ez ditugu ahaztu nahi elektronikako Alex Laparra, David Alejandro eta Ibai Sanchez, Automozioko Gartxot Atorrasagasti eta Kimikako Oier Sevillano, Urko Recalde eta Arantxa Peña, eta eskerrak eman egindako esfortzuagatik eta denbora honeta  prestatu izanagatik.

Jakina, eskerrik asko Don Boscoko irakasle guztiei, denbora atera baitute taldeak prestatzeko, eta bereziki, Iñaki Retegi, Jon Ikardo, Mikel Hernandez, Zigor Erkizia, Arriet Alustiza, Sonia Sanchez, Amaia Astigarraga, Auritze etxezarreta, Inazio Lizuain, Dani Etxeberria, Andoni Etxeberria, Miren Canellada, Pilar Bandres, Nerea Altolagirre, Mikel Iradi eta Jon Eletxigerra irakasleei.

Eta orain, zorte on irabazleei, Euskadi ordezkatuz joango baitira datorren ikasturtean ospatuko diren Spainskill-etara.

 


Compartir...