Pasa den azaroan, Auto, kimika, mekatrónica eta elikagaien industrietako ikasleak FICOBAra joan ziren sentsibilizazio jardunaldi batera.
Basque Circular Summit 2022 “Walking the talk” ekitaldiak ekonomia zirkularraren erronka garrantzitsuei buruz ohartaraztea eta euskal ekonomiarako sortutako aukerak aztertzea ditu helburu, bai eta euskal enpresek lankidetza publiko-pribatutik egindako lana nabarmentzea ere, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Planaren helburuei laguntzeko.
Ihobek antolatzen duen erakusketa bat da.
Erakusketa bisitaren helburuak:
- Ekonomia zirkularraren garrantziaz sentsibilizatzea eta espiritu kritikoa sustatzea.
- Inguruko enpresetan aplikatzen diren ekonomia zirkularreko estrategiak ezagutzea.
- Ekodiseinua zer den eta produktu baten bizi-zikloa zer den eta nola kalkulatzen den jakitea.
- Ingurumen-inpaktua murrizteko helburuarekin Euskadiko enpresek garatu dituzten produktuak ezagutzea.
- Zure sektore ekodiseinatutako produktuak detektatzea.