Orain gutxi Don Boscoko ikasle eta irakasleek Madrilen egin diren spain skill hauetan parte hartu dute. Elektronika eta karrozeria lehiaketetan parte hartu dugu, baita robotikan ere, nahiz eta azkeneko honetan 5 komunitate baino gutxiago parte hartzen zutenez, “exhibizio” moduan egin dute. Emaitza paregabeak lortu ditugu eta robotikan lehen postu bat eta elektronikan zilar bat izan dira.
Lehiaketako 3 egun oso bizi izan dira, eta gure ikasleek hainbat proba egin behar izan dituzte, ikastetxean tutoreekin prestakuntza gehigarria egin ondoren. Zentzu horretan gure taldea lasai bazihoan ere, egia esateko, probetan tentsioa nabari daiteke. Helburu nagusia esperientziaz gozatzea zen, Euskadiko ordezkaritza osoarekin autobusez egindako bidaia batekin hasi eta proba guztiak presiorik gabe eta aurkariei begiratu gabe egitera joatea. Eta, egia esan, gure ikasleek proba bikainak egin dituzte, eta azkenean xehetasun txikiak izan dira irabazleak izendatu dituztenak.
Don boscotik eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketa hau prestatzen hainbeste denbora eman duten eta hain emaitza onak lortu dituzten ikasleei eta irakasleei.