Compartir...

Aurten ospatu behar ziren 10. DB Sariak baina urtearen bilakera ikusirik ezinezkoa izan da, horregatik DB Sariak 9.5 izeneko ekitaldi bat ospatu da Errenteriako Lekuona fabrikan.

Lekuona aretoan izan genituen agintari ezberdinak, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako Diputatua den Rafaela Romero Pozo eta Errenteriko Kultura azpisaileko Maite Gartzia. Ekitaldia publiko guztiarentzat irekia izan zen, nahiz eta gehienak CIFP Don Boscoko elektronika telekomunikazio ikasleak ziren.

Beste gauzen artean proiektu hauek ikusi izan ziren:

-Lerrojarraitzaileak; robot hauek sentsore desberdinak dituzte lurrean marraztutako marra bat jarraitzeko gai direlarik, zirkuitu bat lurrean marraztu (scalextric moduan) eta lasterketak antolatzen dira. Ikasleek hor ibiltzen dira bere robotak programatzen, abiadura eta fidagarritasunaren oreka bilatuaz, euren robotak zirkuitutik ez ateratzeko eta ahal den abiadura handienean eman diezaioten itzulia zirkuitoari.

-Bicicargo proiektua: Soldadura eta Galdaragintzako erdi zikloko ikasleek prototipo hau diseñatu eta fabrikatu dute. Bizikleta moduko bat da aurrean orgatxo bat duena, mugikortasuna iraunkorraren filosofian oinarrituta dago.

-Itsas Argi proiektua: Eguzki plakekin elikatuta dagoen itsasontzi bat da. Eguzkilore bat balitz bezala, bere panela eguzkiari zuzenean begira jartzeko gai da, hau delarik bere motorren energia iturria. Prototipo hau Goi mailako Mantenu Elektronikoko ikasleek egin dute, eta ekainaren bukaeran Galiziara joango dira erakustaldi batean parte hartzera.

Hydrogen to FP: Hidrogenoz elikatutako auto bat da, CIFP Don Boscoko Automozioko irakasleek azalpenak eman zituzten teknologia honi buruz. Parkinean egon zen autoa eta 3 soilaruan maketa bat jarri zuten hidrogenoaren teknologiaren nondik norakoak azaltzen zirelarik.

Lekuonako ekitaldi hau STEAM sarean oinarrituta dago, sarean saiatzen da arlo tekno zientifiko desberdinak zabaltzea bai DBHko ikasleen artean eta bai lanbide heziketako ikasleen artean.

Bukatzeko, Diegori omenaldi bat egin zitzaion. Bere gertuko pertsonak elkartu eta hitz, musika eta irudi bidez gogoratu zen. DB familian beti izango zaitugu gogoan Diego.


Compartir...