Compartir...

Aurten, lanbide heziketan aurrematrikulak egiteko garaia ia hilabete aurreratu da. Maiatzaren 9tik 27ra izango da, IKASGUNEA plataformaren edo webgunearen bitartez egin beharko dira. Aurrematrikulak egiteko garaia oso garrantzitsua da, izan ere,  ez badira egiten, EZ da matrikula egiteko modurik egongo. Zer ikasi nahi dugun oso argi izan arren, aurrematrikula 10 ziklotan egitea gomendatzen da, bestela ez-onartua izateko arriskua dago eta datorren ikasturtean ikasketarik gabe geratuko zara.

Era berean, gogoratu nahi dugu zentroaren ateak maiatzaren 3tik 7ra bitartean egongo direla zabalik, eta gure webgunean izena eman ondoren, bertara joan ahal izango garela.


Compartir...