Elektronika eta Telekomunikazio sailak KA2 AI4Females proiektuan programatuta zegoen C3 training-a burutu du. Halaber, Espinho-ko CEPROF ikastetxetik (Portugal) 2 irakasle eta 6 ikasleen bisita jaso du. Helburua proiektuarekin lerrokatuta dago eta Adimen Aritifiziala eta Emakumeek zientzian burututako lana DBH-ko ikasleei gerturatzea da. Kasu honetan Cristobak Gamon BHI-ko 4. DBH-ko ikasleen bisita jaso dugu.
Horretarako STEAM jarduera batzuk antolatu genituen DBH-ko ikasleek bogan dauden esparruak bizi ditzaten, hots, adimen artifiziala, IoT, Errealitate Birtuala, Computer Vision, Machine Learning, Robot humanoideak…
Jardueren balorazio positiboa egin dute bai Cristobal Gamon BHI eta baita Espinhoko CEPROF ikastetxeak. Beraiekin etorkizunean harremanetan jarraituko dugu Portugalera egin behar dugun bisitarekin alde batetik eta Don Bosco-k antolatuko duen DBSariekin bestetik.
Proiektuaren aurrerapenak eta sortuko den materiala webgune ofizialean argitaratuko dira: