Gaur bixta handia eta garrantzitsua izan dugu Don Boscon. Kataluniatik etorri zaizkigu hango irakasle eta hezkuntzako hainbat arduradun. Alde batetik 3 ikastetxe:
- Institut de Mollet del Vallès: harremanetarako pertsona Martí Almor (ikasketaburua)
- Treball de Granollerseko Udal Erakundea
- Institut Miquel Biada (Mataró): harremanetarako pertsona Jaume Arcos (zuzendaria)
Bestalde, Mataroko Udaleko Lanbide Heziketako Kontseiluko idazkaria, Daniel Corpas jauna, eta Kataluniako Generalitateko Departament d ‘Ensenyament i Formació Professional Saileko Lurralde Zerbitzuetako erreferentziazko pertsona, Pilar Nus andrea.
Bisitaren helburua ikastetxe bakoitzeko lanbide-arloetako arduradunak inspiratzea eta motibatzea izan da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren kudeaketara eta antolaketara hurbiltzea gure antzeko lanbide-familietan.