google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI

Gaur bixta handia eta garrantzitsua izan dugu Don Boscon. Kataluniatik etorri zaizkigu hango irakasle eta hezkuntzako hainbat arduradun. Alde batetik 3 ikastetxe:

  • Institut de Mollet del Vallès: harremanetarako pertsona Martí Almor (ikasketaburua)
  • Treball de Granollerseko Udal Erakundea
  • Institut Miquel Biada (Mataró): harremanetarako pertsona Jaume Arcos (zuzendaria)

Bestalde, Mataroko Udaleko Lanbide Heziketako Kontseiluko idazkaria, Daniel Corpas jauna, eta Kataluniako Generalitateko Departament d ‘Ensenyament i Formació Professional Saileko Lurralde Zerbitzuetako erreferentziazko pertsona, Pilar Nus andrea.

Bisitaren helburua  ikastetxe bakoitzeko lanbide-arloetako arduradunak inspiratzea eta motibatzea izan da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren kudeaketara eta antolaketara hurbiltzea gure antzeko lanbide-familietan.

google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI