Compartir...

Joan den asteburuan, automozio saileko ikasle eta irakasleek  Euskelec txapelketan parte hartu dute, Donostiako Bulebarrean eta Alderdi Ederren muntatutako zirkuitu paregabe batean.
Tknikak antolatutako txapelketa da, non 30 ikastetxek parte hartu duten, gehienak Euskadiko ikastetxeak , baina aurten Katabriar, valentziar edo frantziar zentroek ere parte hartu dute besteak beste.
Maila oso altua izan da, hainbat urte dira jada “bolidoen” txapelketa hau egiten dela, LHko ikasleek diseinatu eta sortutako elektrikoak dira, eta gero eta gehiago hobetzen dira Prototipoen prestazioak. Aurten, Don boscoko ikasleek laugarren geratu dira sailkapenean  eta emaitzarekin pozik bazeuden ere, nolabaiteko amorrua zegoen, 20 metro eskasengatik ez bait dira podiumera igo. Hainbat frogatan ikusi ahal izan zen
Autoen potentziala, eta azkena 100 minutuko erresistentzia lasterketa bat izan zen. Ahalik eta itzuli edo kilometro gehien egitea baloratzen zen, eta Donboscoko ibilgailua helmuga zeharkatzeko 20 metro falta zirela, geratu egin zen. Trago txiki hori igaro ondoren, irakasleak eta ikasleak dagoeneko datorren urteari begira, zein hobekuntza egingo dizkioten «Bolidoari» prestazioak hobetu ahal izateko pentsatzen ari dira.

Zorionak!!!


Compartir...