Compartir...

Zorigaiztoko pandemiaren ondorioz urtebete baino gehiago geldirik egon ondoren, pixkanaka normaltasunera bueltatzen ari gara, eta, nola ez, kirol-lehiaketak itzultzen ari dira. Horietako bat RACVN kopa da, edo “la focus” esaten dugun bezala. Txapelketa Nafarroako automobilismo federazioak antolatzen du, eta DBK-Don Bosco hasi zenean 12 parte-hartzaile baino ez ziren, eta orain, 4 denboraldiren ostean, 40!!!. Ez dago estatu osoan 40 pilotuk parte hartzen duten beste auto lehiaketarik eta hori gauzak ondo egiten ari diren seinale da.

Lehiaketa horren filosofia nagusia da, lehiatu nahi duen jendeak modurik merkeenean egin ahal izatea, eta nahiz eta auto txapelketetan parte hartzea merkea ez izan, hau da dagoen merkeena.

Don Boscoren zeregina da ibilgailu guztiak egiaztatu edo konprobatzea txapelketaren aurretik, parametro asko kontuan hartuta. Horrela, lasterketetara joan gaitezke, eta datu horiek berriro hartu, autoak “manipulatu” ez direla ziurtatzeko eta ibilgailuen arteko berdintasuna bermatzeko.

5 proba izango dira denboraldi honetan eta lehiaketa apala bada ere, parte-hartzaileen eta antolatzaileen inplikazioak emozioa eta lehiakortasuna oso handia izatea eragiten du.


Compartir...