Proiektu Estrategikoa ikastetxearen norabidea markatzen duen kudeaketa-tresna da. Epe ertain eta luzeko erronkak identifikatu, helburu estrategikoak definitu, eta egin beharreko ekintzak zehazten ditu.
2024-2028 Proiektu Estrategikoa parte hartze prozesu baten bidez eraiki da. 2024ko urtarrilean hasi, eta 2024ko ekainean amaitu da. Prozesua 4 taldetan multzokatu (Talde eragilea, Ordezkarien Batzarra, Kanpo-eragileak, eta Batzar orokorra), eta 4 fasetan banatu da (aurkezpena, diagnostikoa, Xedea eta lan-ardatzak, eta ekintzak).
Proiektu estrategiko berriaren lerro nagusiak dira:
- Langileen ongizatea eta ahalduntzea
- Ikasleen garapen integrala
- Ikastetxearen erantzunkizun soziala
- Euskararen biziberritzea
- Eraldaketa digitala eta teknologiaren kontzientzia soziala
- Ikastetxearen erreferentzialtasuna eta bikaintasuna.
14 helburu estrategiko betetzeko erronka zehazten dugu:
- HE1 – 5.0 ikastetxean bilakatzea.
- HE2 – Barne-ezagutzaren transferentzia bermatzea.
- HE3 – Barne-komunikazioa eta barne-antolamendua hobetzea.
- HE4 – Bigarren hezkuntzako ikastetxeekin elkarlana areagotzea.
- HE5 – Enpresekin lankidetza sendotzea.
- HE6 – Garapen iraunkorra bultzatzea.
- HE7 – Ikasleen behar bereziei erantzutea.
- HE8 – Hezkuntza-eskaintza egokitzea eta zabaltzea.
- HE9 – Hezkuntza- eta gizarte-eragileekin lankidetza sendotzea.
- HE10 – Irakasleen gaitasunak areagotzea.
- HE11 – Jarduera osagarriak eta eskolaz-kanpoko jarduerak indartzea.
- HE12 – Kanpo-komunikazioa eta marketina hobetzea.
- HE13 – Nazioarteko harremanak areagotzea.
- HE14 – Azpiegitura eta instalazioak egokitzea eta eskuratzea.
Ikastetxeko xede, ikuspegi eta balioak ere berritu dira: https://www.donbosco.eus/xedea-ikuspegia-eta-balioak
Proiektu estrategiko berriaren txostena eta laburpena donbosco.eus webgunean eskuratu daitezke: https://www.donbosco.eus/estrategia
