Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Domínguezek eta Errenteriako alkatea den Aizpea Otaegik Don Bosco bisitatu dute pasa den ostiral honetan. Horrela, diputatuak berriro ekin dio joan den urtetik mugikortasunarekin eta turismoarekin lotutako graduak ematen dituzten zentroetara egiten ari den bisita-txandari. Diputatuak adierazi duen bezala, bisita hauen helburua da “diagnostiko bat izatea Gipuzkoako mugikortasun-industriaren egoerari buruz, lurraldean sortzen diren profil profesionalei buruz eta dauden beharrei buruz”.
Bisitan honetan, mugikortasunren inguruan egin diren eta egiten hari garen hainbat proiekto eta erronka ikusi ahal izan zituzten. Kepa Altubek, Ikaslaneko zuzendaria ere, IKAS-MUGI-CAR aplikazioa ere aurketzu egin zuen, eta laister egongo da martxan.
Mugikortasuneko ikasleek gure herri eta hirietako mugikortasunari dagokionez gaurkotasun handiko kontzeptuak lantzen dituzten erronketako bat ere erakutsi ahal izan zuten.
Azkenik, gure autoko lankideek Hidrogenera-hidrolinera proiektuarekin lan egin duten punta-puntako azken proiektuetako bat ikusi ahal izan zuten.
Eskerrik asko.
