google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI

Don Bosco ikastetxeko “Produktu Farmazeutikoak, Bioteknologikoak, eta Antzekoen Fabrikazioa” goi-mailako zikloko ikasleak Peruko Piura Garaiko denge-epidemiari erantzuteko eltxo-uxagarriak fabrikatu dituzte.

Zikloko 2.mailako ikasleek garatutako azken erronkan, iaz jasandako uholde handien ondorioz Peruko Piura Garaian sortutako denge-epidemiari erantzuteko Egoaizia eta Zabalketa Gobernuz Kanpoko Erakundeekin elkalanean aritu dira (Gipuzkoako Red por la Sostenibilidad Ambiental en la Lucha contra la Pobreza kideak). Garatutako hainbat dinamiken bitartez, ikasleei bertako errealitatea ezagutarazi eta testuinguruan kokatzen lagundu diete. 

Forma farmazeutiko likido eta erdisolidoen ezagutzak jasota, ikasleek eltxo-uxagarri proposamenak laborategi-eskalan fabrikatu dituzte, eta aukeratutako formula bat eskala handian ekoitzi dute. Peruko errekurtsoak eta hemengoak berdinak ez direla kontuan izanda, bertan topa daitezkeen lehengaietatik abiatuta ekoizi daitezkeen uxagarri-formula alternatiboak landu dituzte ere ikasleek. Lankidetzari esker, Peruko CIPCA (Centro de Investigación y Promoción del Campesinado) zentruko zuzendariarekin bideodeia egiteko aukera izan dute, eta lanketan sortatutako galderak eta zalantzak argitu ahal izan dituzte.

Erronkaren azken egunean, taldeek emaitzak aurkeztu dizkiete Egoaizia eta Zabalketako kideei: Piura Garaiko denge-arazoaren testuinguruaren kokapena, ontziratutako eta etiketatutako eltxo-uxagarria, uxagarriaren formulazioa eta fabrikazio-urratsak, eta baita Piurako herritarrei zuzendutako produktuaren prospektua eta komunikazio-kanpaina ere (eskuorriak, abestiak, kartelak, etb.).

Erronkan sortutako ezagutza eta material guztia Egoaiziak eta Zabalketak bildu dute, Peruko lankideei iritsarazi eta erabil dezaten.

google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI