google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI

Ostiral honetan, Pasaiako Portuko Agintaritzako lehendakari Izaskun Goñiren bisita izan dugu.

Bisita hau oso garrantzitsua da Don Boscorentzat; izan ere, Pasaiako portua eskualdeko erreferentziazko erakunde garrantzitsuenetako bat da, eta gure plan estrategikoaren lan-ildoekin jarraitzen dugu, gure inguruko enpresa eta erakundeekin kanpo-harremanak sendotu nahi baititugu.

Izaskunek bertatik bertara ikusi ahal izan du, alde batetik, eskaintza akademiko osoa, eta, ondoren, bisita bat egin du instalazioetan. Bi erakundeek gure ikasleen prestakuntzan laguntzen jarraituko dugula adierazi du, praktiken bidez eta etorkizuneko lankidetza-proiektuak aztertuz.

google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI