“SilverBotak, belaunaldien arteko STEAM hezkuntza-esperientzia solidarioa” proiektua finalista dela jakinarazi dute IV. STEAM Euskadi sarietako antolatzaileek. Hori dela eta, 2. aldiz STEAM Euskadi zigilua eskuratu du ikastetxeak.

Hezkuntza Saileko Berritzeguneetako eta Lanbide Heziketa Zentruetako, Deustuko Unibertsitateko, EHUko eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariek osatutako STEAM Euskadi Sarien 4. edizioko talde ebaluatzaileak 127 hautagai zerrenda baloratu ditu, memorietan eskatzen ziren irizpideen arabera. Maiatzaren 10ean defendituko dute Elektronika eta Telekomunikazioak saileko irakasleek proiektuaren hautagaitza epaimahai adituaren aurrean Innobasque erakundearen egoitzan. Pasa den abenduan Garapenerako hezkuntza sari nazionala eskuratu zuen proiektuak.