Compartir...

Oinarrizko lanbide-heziketako, DBHko eta batxilergoko ikastetxeetako ikasleek eta irakasleek Don Boscora egiten dituzten bisiten programa 2021eko Orientazio Aktiboko deialdiaren barruan hautatu da, Lanbide Heziketarantz orientazio berritzaile eta proaktiboko ekintzetarako laguntzei dagokienez. Estatu mailako deialdi hori @FPempresa elkarteak eta@DualizaBankia fundazioak bultzatzen dute.

“LH + Don Bosco ezagutzen” programaren helburu nagusia Oarsoaldeko (eta hurbileko) gazteei LH zuzenean hurbiltzea da, garapen akademikoan, garapen profesionalean eta lan-merkatuan sartzeko aukerak ezagutaraziz. Aurten, 2021ean, pandemiak eragindako zailtasunak gorabehera, 15 ikastetxek parte hartu dute.


Compartir...