google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI

Gaur, Don Bosco LHII-n Koldo Mitxelenako ikasleak izan ditugu gure artean, eta horiekin batera abiarazi ditugu ikasturte honetako lehen STEAM jarduerak. Saio honetan, hainbat lanbidetako esperientzia praktikoak ezagutu eta probatzeko aukera izan dute, Lanbide Heziketa bertatik bertara biziz.

Bisitariek Kimika, Automozioa, Mugikortasun Jasangarria, Hotz eta Bero Instalazioak, Elikagaien Industria, Telekomunikazioak eta Elektronika arloetako tailer laburrak egin dituzte. Jarduerak guztiz praktikoak izan dira, eta ikasleek gure instalazioak eta ekipamendu teknologikoak gertutik ezagutzeko aukera izan dute.

Egunari amaiera emateko, parte-hartzaile bakoitzak giltzarrapo elektroniko bat eraman du etxera, bisitaren oroigarri eta egindako lanaren emaitza gisa.

STEAM jarduera hauekin gure helburua da gazteengan jakin-min zientifiko eta teknologikoa piztea, lanbide teknikoen errealitatea gerturatzea eta etorkizuneko talentua inspiratzea.

Eskerrik asko Koldo Mitxelenako ikasleei eta irakasleei bisitagatik!
Ilusioz jarraituko dugu hurrengo jarduerekin.

google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI