google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Administrazioko zuzendari Gloria Vázquezen bisita jaso dugu Don Bosco LHIIn, gure eguzki-energia fotovoltaikoaren proiektua bertatik bertara ezagutzeko. 2005ean hasitako ibilbideari jarraituz, 2025ean Foru Aldundiaren babesari esker instalazioaren hirugarren fasea gauzatu genuen, 75 kWp-ko potentziara iritsiz (gaur egun, 121 kWp ditugu instalatuta). Baina proiektua ez da instalazio tekniko hutsa izan: ikasleek energia berriztagarrien oinarriak landu, plaken potentzia teorikoa kalkulatu eta datu errealekin alderatuz errendimendua aztertu eta emaitzen inguruan hausnartu dute. Bisitan, Kimikako bi ikasle izan ziren protagonista, aurreko ikasturtean egindako lanketa eta ateratako ondorioak Gloria Vázquezi azaldu baitzizkioten, ikastetxeko zuzendaritzako eta Ingurumen Saileko kideen aurrean.

 

google-site-verification=WCo3wdi3-HgJLZgxKftA2tFQZAeDXU0DfYP7DnUZoKI