Pasa den otegunean, azaroak 25, E-DonBosco proiektuaren aurkezpen ofiziala egin zen Automozioko instalazioetan. Ekitaldian izan ziren, batetik, proiektu horretan parte hartu zutenak, Lortek, Irulezo, Oarsoaldea Eskualde Agentzia eta Don Bosco bera; bestetik, proiektuko hainbat laguntzaile, hala nola Enfasys eta Saltoki, eta azkenik, Errenteriako alkate Aizpea Otaegi, Jabier Larrañaga diputatua eta Ane Insausti Mubileko ordezkaria.
Ekitaldia bilera-gelan hasi zen, eta, ondoren, instalazioa ikusi ahal izan zen, Irulezo enpresaren azalpen eta erakustaldi teknikoarekin. Bertan, bertatik bertara egiaztatu ahal izan zen instalazioaren funtzionamendua, 2 ibilgailu elektriko kargatuz.
Automozio zein hotz eta beroko ikasleek erabili ahal izango dituzte instalazio horiek. Horrela, oso modu didaktikoan ikus daiteke sortutako energia ibilgailuak biltegiratzen edo kargatzeko erabiltzen bada, eta, bestalde, elektrikoen bateriak jarri ahal izango dira energia-biltegi gisa erabili ahal izateko.